Hasiera > Prentsa oharra > UDALBILTZAREN ABSOLUZIOA IRMOA DA

UDALBILTZAREN ABSOLUZIOA IRMOA DA

Apirila 5, 2011

Gaur, apirilak 5, jakin da Espainiako Auzitegi Nazionalaren aldetik Udalbiltza auziari dagokion absoluzio epaia irmoa eta behin betikoa dela.

Pasa den urtarrilaren 20an eman zuen jakitera absoluzio epaia bertako 1. salak. Berehala, ofizioz, Dignidad y Justicia elkarteak oharra bidali zuen helegitea sartzeko aukera baliatuko zuela irargarriz. Jarraian, prozedura honakoa izan da: Espainiako Auzitegi Nazionalak Madrilgo auzi saioan epaitutako 20 Udalbiltzako kideei banan-banan notifikatu diete euren helbideetara absoluzio epaia. Martxoaren hasieran jaso zuen notifikazio hori azken auzipetuak. Orduan argitaratu zuen ofizialki epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta horren berri eman zion Auzitegi Gorenari. Ordutik hilabeteko epea eduki dute akusazioek helegitea jartzeko. Azkenean ez da egon helegiterik, ez ministerio fiskalaren aldetik ez Dignidad y Justiciaren aldetik.

Bukatu da amesgaiztoa. Ametsak gauzatzeko garaia da”.

Absoluzioa eta askatasuna posible izan badira, auzipetuekin batera hainbeste pertsonak egindako salaketa eta elkartasun lan eredugarriari esker izan da. Guztiei eskerrik beroenak: udal hautetsiak, hautetsi ohiak, gizarteko era eta kolore askotako eragileak eta taldeak”.

Zortzi urteko bide luzearen amaiera

2003ko apirilaren 29an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzonen aginduz Udalbiltzaren kontrako prozesamendua hasi zen, eta bide hori gaur amaitu da, ia zortzi urteren ondoren. Honako kalteak eragin ditu bidean prozesamendu politiko honek:

-13 pertsona atxilotuta eta kartzeleratuta. Sei hilabete eta urte eta erdi artean egon ziren kartzelan.

-Pertsona horiek hilabete honetara arte egon dira baldintzapeko errejimenean, diru fidantzak ordainduta, Espainiako estatutik ezin irtenda, eta pasa den irailera arte aldiro epaitegian sinatzera joanez (batzuk bi astean behin, beste batzuk astero, bat bi egunez behin).

-22 pertsona auzipetu dituzte. Horietatik lau alkateak ziren Udalbiltzaren kontrako auzia abiatu zutenean, eta beste hamabost, zinegotziak. Beste hirurak Udalbiltzako langileak ziren.

-Zigor eskari gogorrei egin diete aurre auzipetuek: 10-15 urte arteko zigor eskariak fiskaltzaren aldetik, eta 15-23 urte artekoak Dignidad y Justicia elkartearen aldetik.

-Udalbiltzaren, Udalbiltza Partzuergoaren eta Euskal Garapen eta Kohesio Funtsaren lana eragotzi, oztopatu eta bahitu du prozesamendu luze honek.-

-Bulego publikoak bortxaz itxita.

-Materiala kenduta.

-Udaletxeek Udalbiltza Partzuergoari emandako diru publikoa bahituta,

-Herritarrek euren borondatez Zuberoa Garatzen egitasmorako emandako 400.000 euroak bahituta.

Atalak:Prentsa oharra Laburpen hitzak:
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.