Archive
Euskal Herriko alor guztietako 50 gizarte eragilek adostu dute Udalbiltza auzia salatzeko manifestua
Gaur, Donostiako San Sebastian hotelean eguerdiko 12:00etan, Euskal Herriko eragile anitzek agerraldia ospatu dute. Bertan, kultur eta gizarte eragileen eta sindikalen ordezkariek Udalbiltza auzia salatzeko manifestu bat aurkeztu dute.
Eragileen adierazpena 2010-6-21 
Sinatzaileen artean daude Euskal Herriko gehiengo sindikala osotzen duten bost sindikatu. Hizkuntza, hezkuntza, gazteria edo eta eskubideen alorreko eragile nagusiak daude sinatzaileen artean.
Hona hemen zerrenda, alorrez alor: Irakurtzen jarraitu…
Udalbiltzako auzipetuen eta gizarte eragileen arteko elkarretaratzea Bilbon
Ostiral honetan, ekainak 4, 12:00etan, Bilboko plaza Zirkularrean Udalbiltza auzia salatzeko bigarren elkarretaratze isila egingo dela.
Bertan, Udalbiltzako auzipetuekin batera, Euskal Herriko gizarte, lan eta hezkuntzako eragileen ordezkaritza dago gonbidatuta. Era berean, elkarretaratze irekia izango da herritarrek ere parte har dezaten.
Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari. Udalbiltza aske! izango da elkarretaratzearen leloa.
Udalbiltzako auzipetuen eta gizarte eragileen arteko batzar irekia
Udalbiltzako auzipetuak Euskal Herriko gizarte, politika eta kulturako eragileekin batzartu dira ahozko epaiketaren datak jakin osteko lehenengo kontaktua eginez.
Bileran, lehenengo eta bat, eragileei zuzeneko informazioa helerazi zaie auziaren inguruan. Era berean, azken urte bi eta erdian hautetsi eta eragileen aldetik auzia salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko aurrera eroandako ekimenak ere errepasatu dira: 2.000 udal hautetsien sinadurak, Gasteizko Legebiltzarreko ez legezko proposamena, kultur eragileen manifestua, Kataluniako hautetsiek sortu elkartasun sarea… Irakurtzen jarraitu…






