UDALBILTZA ASKE! GUZTION ARTEAN LORTU DUGU!

apirila 13, 2011 Comments off

Gaurko agerraldia ez da agerraldi tipiko bat. Ez dakargu albiste berririk, baina bai albiste horri lotutako esker emate publikoa; baita etorkizunari itxaropenez eta gogotsu ekiteko deia ere.

Udalbiltza auzia behin betiko bukatu da. Pasa den astean jakin zen absoluzio epaia irmoa eta behin betikoa dela Espainiako Auzitegi Nazionalaren aldetik. Ez da egon helegiterik. Bukatu da amesgaiztoa.

Bertan EA, ARALAR, EZKER ABERTZALEA, ALKATEAK: ELORRIO (NIKO), BERGARA (AGURNE), ARRASATE (INO), PASAIA (MAIDER), LEZO (AITOR)

BAI EUSKAL HERRIARI, ESAIT, EHE, LOKARRI, BAI UDALBILTZARI SAREKIDEAK, HIRU eta EHNE, beste batzuen artean.

Benetako amesgaizto baten kalteak

Gehiago irakurri…

Advertisements
Mailak:Prentsa oharra Etiketak:

UDALBILTZAREN ABSOLUZIOA IRMOA DA

apirila 5, 2011 Comments off

Gaur, apirilak 5, jakin da Espainiako Auzitegi Nazionalaren aldetik Udalbiltza auziari dagokion absoluzio epaia irmoa eta behin betikoa dela.

Pasa den urtarrilaren 20an eman zuen jakitera absoluzio epaia bertako 1. salak. Berehala, ofizioz, Dignidad y Justicia elkarteak oharra bidali zuen helegitea sartzeko aukera baliatuko zuela irargarriz. Jarraian, prozedura honakoa izan da: Espainiako Auzitegi Nazionalak Madrilgo auzi saioan epaitutako 20 Udalbiltzako kideei banan-banan notifikatu diete euren helbideetara absoluzio epaia. Martxoaren hasieran jaso zuen notifikazio hori azken auzipetuak. Orduan argitaratu zuen ofizialki epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta horren berri eman zion Auzitegi Gorenari. Ordutik hilabeteko epea eduki dute akusazioek helegitea jartzeko. Azkenean ez da egon helegiterik, ez ministerio fiskalaren aldetik ez Dignidad y Justiciaren aldetik.

Bukatu da amesgaiztoa. Ametsak gauzatzeko garaia da”. Gehiago irakurri…

Mailak:Prentsa oharra Etiketak:

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!

urtarrila 21, 2011 Comments off

 

BAI UDALBILTZARI

BAI EUSKAL HERRIARI!


ESKERRIK ASKO GUZTIOI!


Mailak:deialdia, Uncategorized Etiketak:

ABSOLUZIOA!

urtarrila 20, 2011 Comments off

Sententzia:

Sumario número. 6/2003 del

Juzgado Central de Instrucción núm.5. Gehiago irakurri…

Udalbiltza aske! Justizia=Absoluzioa

urtarrila 20, 2011 Comments off

Euskal Herriko hainbat hiri eta herritako udaletxe aurreak eta plazak jendez bete dira, 2000 pertsona baino gehiago, Udalbiltza auziko epaia absoluzioa izan dadin exijitzeko egin dira elkarretaratzeetan. Bilbon, Donostian, Iruñean, Lazkaon, Igorren, Larrabetzu, Zumaia,Tolosan, Bergaran, Arrasaten, Bakion, Barakaldon, Getxon, Zeberion, Laudion, Oiartzun, Lezon, Ondarrun, Erandion, Ean, Hazparnen… Udalbiltza aske! Justizia=Absoluzioa leloarekin bat egin dute elkarretaratze isiletan, Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetuei epaia jakinarazi baino lehenago.

Udalbiltza aske! JUSTIZIA=ABSOLUZIOA

urtarrila 16, 2011 Comments off

Bakion, Udaletxe aurrean, arratsaldeko 19:30tan

Barakaldon Udaletxe aurrean, arratsaldeko 19:00etan

Bilbon, Arriagan, arratsaldeko 19:00etan

Busturin Udaletxe aurrean, arratsaldeko 19:00etan

Ean,herriko plazan, arratsaldeko 19.30etan

Getxon Algortako Telletxe plazan, arratsaldeko 19:00etan Gehiago irakurri…

UDALBILTZA AUZIAREN SENTENTZIA JAKITEKO ATARIAN

urtarrila 14, 2011 Comments off

 

Udalbiltzako auzipetuen, Bai Udalbiltzari Sarea osotzen duten udal hautetsi eta hautetsi ohien, gizarte, kultura eta politikako eragileen eta Udalbiltza Elkartasuna ekimena osotzen duten pertsonen agerraldi publikoa egin da Donostiako San Sebastian hotelean, gaur goizean.

  • 1.- Udalbiltzaren kontrako ahozko epaiketa bukatu zenetik bi hilabete eta erdira, sententzia jasotzeko atarian gaude. Idatzizko probidentzia baten bitartez jakinarazi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. Salako epaimahaiko buruak, Javier Gomez Bermudez jaunak, heldu den urtarrilaren 20an, osteguna, goizez, jakitera emango duela epai hori. Era berean, ez du egin, auzipetuak edo eta defentsako abokatuak bertara joan daitezen inolako dei edo zitaziorik. Gehiago irakurri…
Mailak:Prentsa oharra Etiketak: