UDALBILTZA ASKE! GUZTION ARTEAN LORTU DUGU!
Gaurko agerraldia ez da agerraldi tipiko bat. Ez dakargu albiste berririk, baina bai albiste horri lotutako esker emate publikoa; baita etorkizunari itxaropenez eta gogotsu ekiteko deia ere.
Udalbiltza auzia behin betiko bukatu da. Pasa den astean jakin zen absoluzio epaia irmoa eta behin betikoa dela Espainiako Auzitegi Nazionalaren aldetik. Ez da egon helegiterik. Bukatu da amesgaiztoa.
Bertan EA, ARALAR, EZKER ABERTZALEA, ALKATEAK: ELORRIO (NIKO), BERGARA (AGURNE), ARRASATE (INO), PASAIA (MAIDER), LEZO (AITOR)
BAI EUSKAL HERRIARI, ESAIT, EHE, LOKARRI, BAI UDALBILTZARI SAREKIDEAK, HIRU eta EHNE, beste batzuen artean.
Benetako amesgaizto baten kalteak
UDALBILTZAREN ABSOLUZIOA IRMOA DA
Gaur, apirilak 5, jakin da Espainiako Auzitegi Nazionalaren aldetik Udalbiltza auziari dagokion absoluzio epaia irmoa eta behin betikoa dela.
Pasa den urtarrilaren 20an eman zuen jakitera absoluzio epaia bertako 1. salak. Berehala, ofizioz, Dignidad y Justicia elkarteak oharra bidali zuen helegitea sartzeko aukera baliatuko zuela irargarriz. Jarraian, prozedura honakoa izan da: Espainiako Auzitegi Nazionalak Madrilgo auzi saioan epaitutako 20 Udalbiltzako kideei banan-banan notifikatu diete euren helbideetara absoluzio epaia. Martxoaren hasieran jaso zuen notifikazio hori azken auzipetuak. Orduan argitaratu zuen ofizialki epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta horren berri eman zion Auzitegi Gorenari. Ordutik hilabeteko epea eduki dute akusazioek helegitea jartzeko. Azkenean ez da egon helegiterik, ez ministerio fiskalaren aldetik ez Dignidad y Justiciaren aldetik.
“Bukatu da amesgaiztoa. Ametsak gauzatzeko garaia da”. Irakurtzen jarraitu…
Udalbiltza aske! Justizia=Absoluzioa
Euskal Herriko hainbat hiri eta herritako udaletxe aurreak eta plazak jendez bete dira, 2000 pertsona baino gehiago, Udalbiltza auziko epaia absoluzioa izan dadin exijitzeko egin dira elkarretaratzeetan. Bilbon, Donostian, Iruñean, Lazkaon, Igorren, Larrabetzu, Zumaia,Tolosan, Bergaran, Arrasaten, Bakion, Barakaldon, Getxon, Zeberion, Laudion, Oiartzun, Lezon, Ondarrun, Erandion, Ean, Hazparnen… Udalbiltza aske! Justizia=Absoluzioa leloarekin bat egin dute elkarretaratze isiletan, Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetuei epaia jakinarazi baino lehenago.
Udalbiltza aske! JUSTIZIA=ABSOLUZIOA
Bakion, Udaletxe aurrean, arratsaldeko 19:30tan
Barakaldon Udaletxe aurrean, arratsaldeko 19:00etan
Bilbon, Arriagan, arratsaldeko 19:00etan
Busturin Udaletxe aurrean, arratsaldeko 19:00etan
Ean,herriko plazan, arratsaldeko 19.30etan
Getxon Algortako Telletxe plazan, arratsaldeko 19:00etan Irakurtzen jarraitu…
UDALBILTZA AUZIAREN SENTENTZIA JAKITEKO ATARIAN
Udalbiltzako auzipetuen, Bai Udalbiltzari Sarea osotzen duten udal hautetsi eta hautetsi ohien, gizarte, kultura eta politikako eragileen eta Udalbiltza Elkartasuna ekimena osotzen duten pertsonen agerraldi publikoa egin da Donostiako San Sebastian hotelean, gaur goizean.
- 1.- Udalbiltzaren kontrako ahozko epaiketa bukatu zenetik bi hilabete eta erdira, sententzia jasotzeko atarian gaude. Idatzizko probidentzia baten bitartez jakinarazi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. Salako epaimahaiko buruak, Javier Gomez Bermudez jaunak, heldu den urtarrilaren 20an, osteguna, goizez, jakitera emango duela epai hori. Era berean, ez du egin, auzipetuak edo eta defentsako abokatuak bertara joan daitezen inolako dei edo zitaziorik. Irakurtzen jarraitu…






